Itzuli

Arantzazura erromes, irailaren 12an

2010-09-02 09:03:43 Ubane Madera

Arrasatetik Arantzazurako erromesaldian parte hartzeko deialdia egin dute. Ama Birjinaren egunaren osteko domekan, irailaren 12an da hitzordua. Oinez joan gura duten erromesak 06:30ean abiatuko dira Kontzezinotik; autobusez joan gura dutenak, berriz, Garibaitik aterako dira, 09:00etan. Ecuador Bidaiak agentziak daude txartelak salgai.

Arantzazura oinez joan gura duten erromesendako 06:30ean egin dute hitzordua,  Kontzezinon; Bedoñarako bidea hartuko dute, Bedoñatik Larrinora joateko, gero Urkulura, eta bukatzeko, Urrexolara. Autobusez joan gura dutenak, berriz, 09:00etan aterako dira Garibai kaletik.

11:00etan Arantzazun

Guztiak ere Gesaltzan elkartu eta Arantzazurako azkeneko zatia oinez egingo dute. Arantzazura iristean, frantziskotarrek harrera egingo diete, 11:00ak inguruan. Eta erromesaldia borobiltzeko, santutegira joko dute 12:00etan, meza nagusia entzuteko.
 
Hitzordua egin dute, beraz, bi domeka barrurako. Hala ere, erromesaldira autobusez joan gura duenak dagoeneko eros dezake txartela. Ecuador Bidaiak agentzian salduko dituzte.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Arantzazura erromes, irailaren 12an Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz