Itzuli

Arantzazu inguruko ibilbideak batzen dituen gida-liburua

2009-07-08 13:00:16 Aitziber Aranburuzabala

Arantzazu inguruko zortzi ibilbide batzen dituen gida-liburua argitaratu du, Arantzazu Fundazioak; zailtasun eta iraupen ezberdineko ibilbideak dira. Arantzazu eta haren inguruak ezagutaraztea du helburu aipatutako gidak, eta, bide batez, hara hurbiltzen den bisitari ororen lagungarri den informazioa eskura jartzea. Jarraian duzue, Iker Uson, Arantzazu Fundazioko zuzendariak Arrasate Irratian emandako azalpenak entzungai.

Motxilan edo eskuko poltsan eramateko gida-liburu praktikoa da. Arantzazuko turismo bulegoan dago salgai, 3 euroren truke; www.arantzazu.org webgunean ere, liburuko informazioa dago eskuragarri.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz