Itzuli

Aramaioko igerilekuan gaztetxo ugari dabil

2010-08-20 15:59:37

Euriak eta lainoek tregua piska bat eman digute azken egunotan eta debagoiendarrak igerilekura edota hondartzara joateko aprobetxatu dute. Aramaion, esaterako, gaztetxoendako igerileku irekia jarri dute lehen aldiz eta gazte ugari ikusi ditugu igerilekuaren inguruan. Ondo baino hobeto ibili direla azaldu digute.

0 eta zazpi urte bitartekoendako igerileku txiki bat eta zortzi eta 12 urte bitarteko beste handi bat ipini dituzte, hori bai, uneoro pertsona heldu bat egon beharko da inguruan neska-mutikoak zaintzeko. Horrez gainera, nahitaez gorputz osoa dutxatu beharra dago igerilekuan sartzeko, baina arauak betetzen ez dutenak ere ikusi ditugu.

Uztailaren bukaeran ipini zituzten igerilekuok eta esan digutenez, jende dezente ibili da orain arte; lainotuta egon arren umeak berdin etorri direla jakin dugu. Herri txikietan beti sumatzen da jende gutxiago dabilela abuztuan, horregatik, datorren astean giro hobeagoa espero dute.

 

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Aramaioko igerilekuan gaztetxo ugari dabil Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz