2012-02-13 16:05:29 Eneko Azkarate
Asteburuan jokatu dituzte Arabako Kuadrila arteko Bertsolari txapelketako ligako, kanporaketa faseko, bertso saioak. Lurralde osoan, baita Aramaion ere. Aramaioarrak eta Izarrakoa aurrez aurre. Aramaio nagusitu zen, azkenean.
Zuiako ligako kanporaketa jokatu zen Aramaion, aurreko asteburuan elurragatik jokatu ezin izan zen saioa. Atzo, domekan, izan zen. Izarra elkartean. Bertso merienda formatuan jokatu zuten Aramaioko Marixeka etaUrkabustaizko Izarra taldeek. Aramaioko taldeak irabazi zuen azkenean saioa.
Orain, Zuiako ligan, Aramaioko bi taldeen arteko demak emango du ligako irabazlea.
Honenbestez, Aratusteetako asteburuaren ostean, azken txanpan sartuko da Arabako Kuadrila arteko Bertsolari txapelketako liga kanporaketa fasea.

Bertsotan hasteko prest, atzo, Aramaion. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko