Itzuli

Arabako bertso txapelketako lehenengo saioa jokatuko dute zapatuan Aramaion

2012-01-31 09:59:54 Arantzazu Ezkibel

Arabako koadrila arteko bertso txapelketa hasiko dute aste bukaeran. Lau saio jokatuko dituzte, horietako bat Aramaion. Marixeka elkartean izango da, zapatuan, 20:30ean. Afarira joateko txartelak 15 euroren truke eskuratu beharko dira. Izena emateko azken eguna eguena izango da. Interesatuek deitu 688 627 089 zenbakira. Bat-bateko eta idatzizko saioak egingo dituzte. Bat-batekoan Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra lehiatuko dira; eta, idatzizkoan, Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak taldeak lehiatuko dira.

Otsailak 3, egubakoitza, Gasteizen, Gaztetxean, 20:30ean
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 688 695 875
Bat-batekoa: Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Vs Gasteizko Eguzkilore          
Idatzizkoa: Gasteizko Gaztetxea Vs Aguraingo Gazte Asanblada
 
Otsailak, 4, zapatua, Zalduondon Zeledon txiki elkartean, 14:00etan
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 645 738 293
Bat-batekoa: Zalduondoko Zeledonen seme-alabak Vs Aguraingo Sorginetxe
Idatzizkoa: Barrundiako Mintzalagunak  Vs Araiako Gaztetxea
 
Otsailak, 4, zapatua, Aramaion, Marixeka elkartean, 20:30ean
Afarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 688 627 089
Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra
Idatzizkoa: Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak
 
Otsailak 5, domeka, Gasteizen, Kakiturri-Ehari elkartean, 14:00etan
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 945 232702 edo xabirico@gmail.com
Bat-batekoa: Gasteizko Kakiturri-Ehari Vs Gasteizko Errexala
Idatzizkoa: Gasteizko Aldapazaleak Vs Gasteizko Bertsoaren saltsan

Aramaioko bi talde

Aramioko bi taldek parte hartuko dute bat-bateko bertso txapelketan: Aramaioko Marixeka eta Aramaioko Izarrak. Zuiako koadrilako ligaxkan jokatuko dute bi taldeek.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz