Itzuli

Apaiz errepublikarrak omentzeko elizkizuna egindo dute Gasteizen uztailaren 11an, zapatua

2009-07-08 13:23:18 Arantzazu Ezkibel

Gogoan hartuko dituzten apaizen artean bi debagoiendar daude: Leonardo Guridi Arrazola oñatiarra eta Jorge Iturrikastillo Arantzabal elgetarra.

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako gotzainek mezu bateratua plazaratu dute gerran hil zituzten apaiz errepublikarrak gogoan hartzeko. Horretarako, meza egingo dute hilaren 11an, zapatua, Gasteizko katedral berrian 12:00etan. 

Debagoiendarrak

Gogoan hartuko dituzten apaizen artean bi debagoiendar daude: Leonardo Guridi Arrazola oñatiarra eta Jorge Iturrikastillo Arantzabal elgetarra. Guztira 14 izango dira omendutako apaizak. 1936 eta 1937 urteetan hil zituzten apaizok gerra irabazi zutenek. Apaiz horiei ez zitzaien egin hileta-elizkizunik. Hala, oroimenaren garbiketa egin eta barkamena eskatzea da elizkizunaren helburua.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz