Itzuli
Antzuolako jaietako paella lehiaketako oinarriak
2009-07-02 17:25:45 Usoa Agirre
Aurten II. Gastronomia Lehiaketa egingo da herriko jaietan. Paella egin beharko da. Izena emateko azken eguna uztailaren 10ean izango da. Hemen dituzue parte hartzeko arauak:
Arauak
- Aurten paella egingo
da.
- Antzuolan jaio edota
bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
- Antzuolako
gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein
elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena.
- Taldeak bi edo hiru
lagunekoak izango dira.
- 11:30erako aurkeztuko
dira parte hartzaileak pilotaleku txikian.
-
11:45ean hasiko dira paella prestatzen.
- 13:15ean
bukatuta egon beharko da.
- 13:15etik
aurrera epaimahaia elkartu, erabakia hartu eta sari banaketari ekingo
zaio.
- Udalak ipiniko ditu:
jakiak, sua, amantalak eta sariak.
- Paellera udalak ipiniko
du, baina osterantzeko ontziak (sardeska, kutxilo, etab.) parte
hartzaileek ekarriko dituzte.
- Lanerako suak eta
mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.
- Jana lehiaketan
bertan prestatu beharko da, bakarrik salda edo fumeta ekarri daiteke
eginda.
- Epaimahaia osatuko
dutenak kanpotarrak izango dira.
- Lehiaketan aurkeztu
direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko
dute.
Izena emateko
- Lehiaketan izena eman
nahi duenak uztailaren 10a du azken eguna.
- Deitu
telefonoz udaletxera (943 766 246) edo idatzi e-posta bat:
kultura@antzuola.net
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko