Itzuli

Aloñak 1-0 galdu Anaitasunaren aurka

2012-02-19 18:40:40 Arantzazu Ezkibel

Aloña Mendik eskura izan zuen berdinketa; izan ere, partidua husna amaituko zela zirudienean Azkoitiarrek garaipenaren gola egin zuten. Partidua amaitzeko bost minutu falta zela egin zuten gola.

Andoni Azkargortaren mutilek ondo hasi zuten lehia. Planteamendua atzean gogor eustea izan zen eta azkoitiarrek ematen zizkieten aukerak aprobetxatzea gora igo eta gola egiteko. Gustura zegoen entrenatzailea jokalarien jarrerarekin. Defentsan gogor lan egin zuten, lekua ondo hartuz eta baloia kontrolatuz.

Partidua aurrera joan ahala baina, oñatiarrei kosta egin zitzaien aurrera irtetea. "Eurek jarritako erritmoa eusteko gauza ez gara izan", azaldu zuen Azkargortak. Hala, oñatiarrak fisikoki behera egin zuten eta azkoitiarrek aukera aprobetxatu zuten gola egiteko. Aloña zortzigarren tokian dago sailkapenean 31 punturekin.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz