Itzuli

Alerta laranja dela-eta, atzeratu egingo dute presoen aldeko bigarren eskuko azoka

2011-12-16 15:59:31 Jokin Bereziartua

Euskal presoen aldeko bigarren azoka asteburu honetan egitekoa zen, zapatu eta domekan, Seber Altube plazan. Hala ere, azoka antolatu duen 'Ein deigun bidie' ekimenak jakinarazi du atzeratu egingo dela astebururako iragarrita dagoen alerta laranja dela-eta, Udalak ezin duelako karpak muntatzeko baimena eman. Hori horrela, antolatzaileek adierazi dute azoka hilabete barru eta leku itxi batean egingo dela, baina oraindik ez dute zehazki non eta noiz izango den erabaki.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz