Itzuli

Aiherrako eskolako umeek Antzuola bisitatuko dute bihar, egubakoitza

2012-01-19 16:16:59 Usoa Agirre

Bihar, egubakoitza, Aiherrako eskolako umeen bisita izango dugu herrian. Goizean harrera egingo diete eskolan eta ikastetxea ezagutzeko aukera izango dute. Bazkalostean herria ikusiko dute eskolako ume talde baten laguntzaz. Arratsaldean eskolara itzuliko dira eta jokoak egingo dituzte bi eskoletako umeek elkarrekin.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz