2007-02-08 16:14:40 Ubane Madera
Herri galdeketa dela-eta Abiadura Handiko Trena Gelditu Elkarlanekoek gogorarazi dute udalbatzak puntu hau onartu zuela: "Aramaioko Udalak bitarteko guztiak ipiniko ditu herri kontsulta ahalik eta parte hartzaileena izan dadin, informazioa eta eztabaida bultzatuz eta herri kontsultaren antolaketan herritarrak inplikatuz. Horregatik proposatu zuten Ibarran mahai bat ipintzea goiz eta arratsaldez. Eta elizateetan ere goizean bi ordutan mahaiak ipintzea, auzo alkateekin egonda geunden, guztiak zeuden ados eta gainera oso ondo iruditu zitzaien. Guk gura genuen ahalik eta partaidetza handiena lortzea".
Gehiengo kontua
Baina gainerakoek (EAJ eta EA) ez dute onartu proposamena. Haiek gura dute bozketa egin beste edozein hauteskundetan moduan: mahaiak Ibarran bakarrik ipinita: "Proposamen hori bozkatu genuen eta aldeko lau boto eta kontrako bi izan zituen. Beraz, gehiengoa lortu zuen. Baina gainerako bi taldekideek ez zuten onartu hori, eta horixe da, hain justu, salatzekoa: gehiengoa onartu nahi ez izatea", dio alkateak.
Herri batzarra
Egoera hori dela eta, herri batzarra deitu dute AHT Gelditu Elkarlanekoek, "erabakitzeko zer egin behar dugun herri kontsultarekin. Batez ere dei egiten diegu herri kontsulta bultzatzearen alde sinatu zutenei", baina interesa duen edozeinek parte har dezakeela gaineratu dute.
Batzar hori izango da eguaztenean, hilaren 14an, kultura etxean, 19:00etan .
AHTren gaineko herri kontsulta antolatzen zebilen taldea apurtu egin da Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko