2012-02-01 10:33:28 Jon Berezibar
Helburua da erabiltzaileei euren datu pertsonalen jabetzaren kontrola itzultzea eta sareko enpresek kudeatzen duten informazio pertsonal kopuru eskergari ere zelanbaiteko araudi bat ezartzea. Lege proposamenak dakarren berrikuntzetako bat aitaturiko Ahanztura Eskubidea da eta legea onartzekotan edozein sare sozial edo enpresak derrigor ezabatu beharko ditu erabiltzailearen datuak hark eskatutako momentu berean.
Viviane Reding komisarioak dio datu pertsonalak beti direla erabiltzailearen jabetzakoak eta behin hirugarren bati emanda ere, erabiltzaileak hala eskatuz gero, ezabatu egin behar direla datuok. Gainera, enpresak erabiltzaileak eskatu eta berehala egin beharko dute ezabaketa eta ez denbora batera, Twitter eta Facebook-ek bezala.

Vivien Reding, Europar Batasuneko Justizia Komisarioa Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko