Itzuli

Abuztuan hiru aldiz batuko dute etxean birziklatutako olioa

2010-07-22 14:18:48 Mireia Bikuña

Etxean batutako olioa birziklatzeko furgoneta plazako aparkalekuan egongo da abuztuaren 7an, 14an eta 28an, 09:00etatik 13:00etara. Besteak beste, etxeko olio erabilia eta beste hondakin arriskutsuak batuko dituzte (pilak, fluoreszenteak, erradiografiak...).

Bestalde, hondakinak gaika sailkatu gura dutenendako Urrutxuko garbigunea zabalik egongo da abuztuan; hain justu ere, eguaztenenetan eta zapatuetan zabalduko dute 09:00etatik 13:30era.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz