Itzuli

25 lagun Pirinioetan izan dira Arrolarekin aste bukaeran

2010-07-15 09:20:49 Arantzazu Ezkibel

Aste bukaera zoragarria izan zuten Arrola mendi taldeko kideek: eguraldia lagun izan zuten, eta parajea, zoragarria. 25 lagun joan ziren Pirinioetara Antzuolatik. Zapatuan Selva de Ozatik Candanchura egin zuten, zortzi orduko ibilbidea. Estanes lakuan bazkaldu zuten, eta baita bainua hartu ere. Canfranc geltokian pasa zuten gaua. Domekan, bi taldetan banatuta ibilbide motza eta luzea egin zuten. Luzea egin zutenak Moletara igo ziren –2.576 metro–; eta, motza egin zutenak Astunera abiatu ziren.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

25 lagun Pirinioetan izan dira Arrolarekin aste bukaeran Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz