2009-06-26 13:21:48 Arantzazu Ezkibel
Makalena elkarteko kideak 1979an hasi ziren herri antzerkiarekin. Ordutik zortzi ikuskizun prestatu dituzte, beti ere euskaraz. Aurtengo jaietarako, XVI. mendeko Oñati irudikatu gura dute. Horretarako, 1542ko Oñatiko hitzarmena prestatu dute. Testua Inazio Irizar eta Gerardo Elortzak egin dute, Oñatiko euskaraz. Musikaren ardura, ostera, Iñaxio Ibarrondok izan du.
70 lagunek parte hartuko dute ikuskizunean; taulara gainean 24 lagun ibiliko dira, eta gainontzekoek musika, koruak, jantziak… egingo dituzte. Oraindik eguna eta ordua zehaztu barik duten arren, Oñatiko jaien inguruan egitea da asmoa. Sarrera doakoa izango den arren, dirurik irabaziko balute Argentinako Jose C. Paz herrira bideratuko lukete irabazitakoak.
Prentsaurrekoan jakinarazi zuten, gainera, Olaiturri kultur elkartea sortu berri dutela. Helburua da Makalena elkarte gastronomikoaren eta antzerki taldearen kontuak bereiztea. Azpimarratu zuten, edozein herritarrek parte hartu ahal duela kultur elkarte berrian, ez duela zertan Makalenekoa izan behar.
1542ko Oñatiko hitzarmena antzeztuko dute jaietan Makalena elkartekoek Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko