Itzuli

KZGunea hamabostean behin zabalduko dute

2005-01-10 11:16:00

Aurrerantzean hamabostean behin bakarrik egongo da zabalik Antzuolako KZGunea, Olaran etxean. Orain arte astean behin zabaltzen zuten.

Egunero zabaltzen hasi ziren KZGunea, baina, oso jende gutxi ibiltzen zela eta, astean behin bakarrik zabaltzen hasi ziren. Orain, berriz, erabaki dute hamabostean behin zabaltzea. Hilabete baten goizez eta hurrengoan arratsaldez zabalduko dute, txandaka.

Urtarrilean, hilaren 13an eta 27an, eguena, zabalduko dute, 09:00etatik 13:00etara. Otsailean, berriz, arratsaldez egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz