Itzuli

100 otzara Gabon gaua gozatzeko

2011-12-23 14:17:09 Eneko Azkarate

Ibai-Artek, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak, 100 otzara banatu ditu gaur bezeroen artean. Modu honetan saritu nahi izan du abenduaren 1etik aurrera elkarteko establezimenduetan erosketak egin dituztenen eta Ibai-Arteko txarteldunen fideltasuna.

Gabonetako produktuez osatutako otzarak dira banatu dituztenak. Turroiak, polboroiak, patxarrak, ardoak, iberikoak..., denetik eta onetik; gatzetik zein gozotik.

Bezero zortedunek gustura hartu dituzte otarreok, krisi sasoi hauek gozatzeko lagungarri. Eta, Ibai-Artek ere, positiboki baloratu du aurten bigarrenez antolatu duten ekimena. Hala aitortu digu Miren Lasagabaster Ibai-Artekoak.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Otzara jaso duten hiru zortedun, saria ondoan dutela. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz