Tapoi fest hardcore doinuak oinarri dituen musikaldi berria da. Antolatzaileak txapa irratiko 'Jar itzazu tapoiak' irratsaioko kideak dira. Humilitate, Diskoiraa, Vitesee, Yaw eta Dj Zaratak parte hartuko dute egubakoitzean; eta, Fly shit,Necesidad de luchar, J.A.N., Garganboig, Adrenalized, Keep digging eta Dj 90seg zapatuan. 3 euro egubakoitzean eta 5 euro zapatuan.