Itzuli

Peru gertutik ezagutzeko aukera izango da Olaranen

Josune Martinez gazte antzuolarrak hitzaldia eskainiko du. Antzuolarrak munduan zehar izeneko hitzaldian, Perura egindako bidaia eta bertan bizitako esperientziak, argazkitan erakutsi ditu Martinezek. "Perun egon naiz hiru hilabetez; lehenengo bi hilabeteetan, heziketa sexualari eta ugalkorrari buruzko praktika komunitarioak egin ditut". Azken hilabetea, aldiz, eta praktikak bukatu ondoren, Peru bere osotasunean ezagutzeko asmoz bidaia bat egin zuen antzuolarrak. Orain, asmoa dauka praktika horietan ikusi eta ikasi duena kontatzea, jendaurrean zabaltzea. Argazki erreportajez lagundutako hitzaldia hilaren 9an, eguena, izango da, 18:30ean Olaranen.


Hasiera: Otsaila 9, 2012, 18:30
Bukaera: Otsaila 9, 2012 ,20:00
Hitzordu mota: Hitzaldiak

Nabigatu euskaraz