Kurtzebarri institutuko Batera guraso elkarteak eta Udaleko Prebentzio Sailak gurasoendako prestakuntza saioa antolatu dute. Arrasateko San Juan de Dios ospitaleko Rehabilitazio Zerbitzuaren eta Sarrera Unitatearen lan taldeko kideak etorriko dira. Bi egunetan egingo dituzte saioak, Arkupen: otsailak 7 eta otsailak 9.